BALMASEDA agenda – ekaina

BALMASEDA agenda – ekaina

Legegintzaldiko bigarren urtea eta kudeaketa-plana

Balmasedako alkatea den Álvaro Parrok hitzaldia emango du datorren asteazkenean, ekainaren 7an, legegintzaldiko bigarren urtean gauzatutakoa berraztertzeko xedearekin. Halaber, 2017tik 2019ra burutu beharreko kudeaketa-plana aurkeztuko du. Kultur Etxean izango da, 19:00etan.

Euskal ezkontzarako prestalanak

Datorren ekainaren 17an euskal ezkontza egin aurretik, giroa animatzeko xedez, jaiaren aurreko bi jarduera antolatu dira. Ekainaren 8an, 1960ko hamarkadan euskal kulturari buruz egindako Suediako dokumentalaren, Basker izenekoaren, emanaldia egingo da, eta horren ondoren hitzaldia eskainiko da. Emakumearen Etxean izango da, 19:00etan.
Ekainaren 14an, ordu berean eta dantza-taldearen lokalean, antolakuntzak janzkerei buruzko tailer bat eskainiko du, euskal ezkontzaz gozatu nahi dugun guztiok parte-hartzaileak imitatu ahal izateko.

Leuzemiaren aurkako ongintzako gala

Balmasedako eta Mena Haranako udalak batu dira leuzemiaren aurkako ongintzako plana antolatzeko, Josep Carreras Fundazioa GKEaren alde. Ekitaldia datorren ekainaren 9an, ostiralean, izango da, Klaret Antzokian, bi bileretan (17:30ean eta 20:00etan). Egun horretan, honako jarduera hauek eskainiko dira: Danzas Marta Pareja eskolako ikasleen saioa, Fuensanta Díez Arte Plastikoen Estudioak egindako paperezko soinekoen desfilea, eta BalmaBerria Antzerki Taldeak nahiz Eguzki Dantza Taldeak egindako lanak. Sarrerak 3 euroko prezioan eskura daitezke, Emakumearen Etxean. Halaber, Klaret Antzokiaren txarteldegian erosi ahalko dira egunean bertan, prezio berean, betiere lekuak amaitu ez badira. Bereziki aipatzekoak dira kausa hauetan elkarlanean arituko diren honako elkarteak: Bizkaia Park Aventura, Kide Enkarterri, HinchaPark, Antonio de Francisco erloju-denda nahiz bitxi-denda, Clinex, Suma supermerkatuak, La Tienda de la Plaza denda, Covirán supermerkatuak eta Date un Capricho Villasana.

Fuensanta Díez Estudioko erakusketa

Fuensanta Díez Arte Plastikoen Estudioak ikasturte osoan ikasleek egindako lanen urteko erakusketa egingo du Klaret Antzokian. Ekainaren 13tik 26ra. Ez itzazu gal lehen urratsak ematen ari dituzten artisten obrak.
cassic

Ana Suárez Musika Eskolako entzunaldiak

Ikasturtea amaitzear dagoenez, beste urte batez, Ana Suárez Musika Eskolako ikasleek Klaret Antzokian egingo dute emanaldia. Etorkizuneko musikariek musika klasikoa nahiz modernoa joko dute, banaka zein taldeka. Guztioi luzatu nahi dizuegu gonbidapena, artista gazte horien lanez gozatzera etor zaitezten. Ekainaren 15ean (ostegunean), 19:00etan, Oinarrizko Mailako ikasleek joko dute eta ekainaren 22an, berriz, 19:00etan, Erdi Mailako ikasleek.

Ikasturte-bukaerako Berbalagun afaria

Enkarterriko Berbalaguneko ikasturtea amaitzeko, afari bat egingo da ekainaren 16an. Berbalagun guztiak gonbidatuta zaudete. 21:30ean egingo da, Balmasedako Centenario jatetxean. Afariak 15 euroko prezioa izango du. Ekainaren 13ra arte eman dezakezu izena: enkarterri@aek.eus helbide elektronikoaren bidez edo, bestela, 671070044 telefono-zenbakira deituz.

Euskal Ezkontza 2017

Eguzki Dantza Taldeak antolatutako ekimenetik abiatuta eta hiribilduko beste elkarte batzuen lankidetzarekin, ekainaren 17an euskal ezkontza jaiaz gozatzeko aukera izango dugu berriz ere. Senargaiaren familia 11:00etan irtengo da San Severino plazatik;12:00etan, Done Joane plazan bilduko dira, eta hamaiketakoa jango dute. Ondoren, 13:00etan, euskal ezkontza ospatuko da San Severino plazan, eta jaiak jarraituko du hiribilduko kaleetan egingo den trikipoteoarekin. Umeen bazkaria 14:15ean zerbitzatuko da; helduena, berriz, 15:00etan. Gainera, abesti herrikoiekin alaituko da bazkaria. Arratsaldean, 15:30etik aurrera, tailerrak eta haur-jolasak egongo dira eta 17:00etan, berriz, sokatira- nahiz txinga-probak. Ondoren, Txan Magoak haur nahiz helduak liluratuko ditu, eta azkenik Done Joane plazan egingo den erromeriarekin emango zaio amaiera egunari.
Bazkariko txartelak eskuragarri daude dagoeneko Herriko Tabernan eta La Bodega nahiz Lekuona tabernetan, baita dantza-taldeen lokaletan ere. Prezioa 12 eurokoa da, eta 3 eurokoa umeentzat. Ez ezazu gal euskal ezkontza tradizionalaren birsortzea. Janzkeren gaineko zalantzak baldin badituzu, aurten gehiago ikasi ahalko duzu ohiko janzkiei buruz antolakuntzak ekainaren 14an eskainiko duen tailerrean.
La-Encartada

Jaia La Encartadako lorategian

La Encartada Museoaren hamargarren urteurrena dela eta, hainbat jarduera antolatu dira; besteak beste, ekainaren 17an, aire zabaleko jai bat egingo da, non fabrikaren lorategiak protagonismo osoa izango duen. Food-truck delako bat egongo da barrunbean 12:00etatik aurrera, baita bazkaldu nahiz edateko mahaiak ere; 19:00etan, berriz, gospel-musikako kontzertu bat eskainiko dute 23 kantarik eta 7 instrumentistek. Sarrera librea eta doakoa izango da; horrenbestez, ez dago aitzakiarik jaialdi horretara ez joateko.
La-Encartada

Jarduera gehiago La Encartada Museoan

La Encartada Museoak familia- nahiz haur-tailerren programazioa eskaintzen jarraituko du, hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldien artean. Igande guztietan, uztailaren 30era arte, familia guztiarekin gozatzeko tailerrak eskainiko dizkigute 12:00etan, eta ekainaren 27tik abuztuaren 11ra, berriz, lanegunetan, haurrentzako tailerrak egongo dira horiek eskatzen dituzten udaleku eta taldeentzat. Horretaz gain, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte, industria-ondarearen argazki-erakusketa bat eskainiko da; sarrera doakoa izango da, eta bisitariei gonbidatuko zaie txapel batekin posatzera.

Akelarre Gaua

Balmadendak elkarteko establezimenduetan ekainaren 20ra arte erosketak egiten dituztenen artean zozkatuko ditu 1.000 euroko bi txeke, ekainaren 23a baino lehen gastatu beharrekoak; Akelarre Gauean egingo da zozketa. Gau Zuriaren beste edizio bat izango da, eta aurten dekorazio nahiz animazio tematikoarekin ospatuko da. Nortzuk izango dira, Balmadendan erosiz, kalesan paseatuko diren zorionekoak?

Ekhi Jaia

Beste urte batez, udako solstizioaren gauean, Balmaseda sorgin nahiz legenden toki bilakatuko da Ekhi Jaiaren ospakizunarekin. Musika, dantza, antzerkia eta ohiko txokolatada egongo dira, udako gaurik laburrena argituko duen suarekin batera. Etor zaitez gau magiko honetaz gozatzera udal-pilotalekura, ekainaren 23ko ilunabarrean.

Gerra Zibilari buruzko hitzaldia

Txomin Etxebarria historialariak Gerra Zibila: 1937-1939 hitzaldia emango du, gure hiribilduko ikuspuntutik. Ekainaren 22an, ostegunean, izango da, 19:00etan, Kultur Etxean.
basket

Saskibaloi Klubaren denboraldi-amaieraren jaia

Balmasedako Saskibaloi Klubak datorren ekainaren 24an ospatuko du denboraldi-amaieraren jaia. Ohikoa den bezala, udal-pilotalekuan egingo da.

Nos Unimos elkartearen erakusketa

Nos Unimos elkarteak emakumeentzako tailerrarekin batera egindako erakusketa aurkeztuko digu; ekainaren 26tik 30era egongo da erakusgai, Klaret Antzokian. Erakusketa hori adierazitako elkartearen bigarren urteurrena ospatzeko jardueretako bat izango da.
PELOTAVASCA04

Pelotazale Sozietateko hauteskundeak

Balmasedako Pelotazale Sozietateak beste hauteskunde batzuetarako deialdia egin du; datorren uztailaren 13an izango dira, udal-pilotalekuan. Hautagaitzak aurkezteko azken eguna ekainaren 15a izango da. Egoitzan aurkeztu ahal izango dira (pilotalekuaren lehenengo solairuan, markagailu elektronikoaren ondoan), astelehen nahiz astearteetan 18:00etatik 20:00etara, eta ostegunetan 18:00etatik 21:00etara.

Balmaseda Musikafest

Ekainaren 24an Balmaseda Musikafest-en lehenengo edizioa egingo da, Ostebalen eskutik. Herriko nahiz probintziako taldeek egun osoan girotuko dituzte geure kaleak, eta musikari lotutako jarduerak egingo dira: hala nola diskoen eta instrumentuen azoka, luthierrak, tailerrak etab. Hiru agertoki jarriko dira (Foru plazan, Hedegile kalean eta Millonario zubiaren ondoko plazan), baina ez da kontzertu bat baino gehiago egingo aldi berean. Musika 13:00etan hasiko da, eta bazkaltzeko atsedenaldia egongo da. Oraingoz, bederatzi taldek baieztatu dute kontzertuan arituko direla, zein baino zein desberdinago: The Binilos, Old Glasses, Bonzo, Lorelei Green, Skimales, The Hammins, Midnight Road, Black Boga eta La Colina en Llamas. Askotariko estiloak joko dira, eta abesti entzutetsuen bertsioak zein material propioa entzun ahal izango ditugu: Balmasedan eta Bizkaian gazteek egiten duten musikaren bilduma adierazgarria eskainiko da.
Egun horretan “Tabernetan jan” ere egin ahal izango dugu; izan ere, geure hiribilduko ostalaritza-establezimenduek proposamen horren bigarren edizioa antolatu dute. Bada, Ostebalen bazkide diren tabernek euro baten truke eskainiko dute lehenengo edo bigarren plater baten errazioa, eta postrea 0,50 euroan. Ostalaritza-ekitaldi hori 14:00etan hasiko da, eta janaria amaitu arte iraungo du.
Plan ezin hobea dugu, beraz, San Juan egunean musikaz, gure ostalarien trebeziaz eta hiribilduaz gozatzeko.

León Felipe Omenaldia

Harrera oneko hiribildua dugu Balmaseda; horregatik, historiako hainbat pertsonaia gailen igaro dira bertatik. Besteak beste, León Felipe poeta geurean bizi izan zen bi urtez, 1916tik 1918ra zehazki. Haren egonaldiaren urteurrena dela eta, ekainaren 30ean omenaldia eskainiko zaio 18:00etan, "León Felipe poetaren plaza"ren inaugurazioan (Millonario zubi ezagunaren ondoko plaza). Ekitaldian, oroipen-plaka bat desestaliko da farmazialari aritu zen lokalean (Pío Bermejillo 13). 19:30ean, hitzaldi-solasaldia emango du Klaret Antzokian Fernando Schwartz-ek, diplomazialari, Planeta sariaren irabazle eta telebistako aurkezle. Bertan, poetaren garrantzia ezagutu ahalko dugu, gaztelaniazko handienetariko bat dugu eta. León Feliperen omenez egingo diren jardunaldietatik lehena izango da, eta, beraz, ez azkenekoa. Hain zuzen, hurrengo hilabeteotan, poetaren inguruko jarduera gehiago egingo dira.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche aquí para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies