Bermeoko jaiak

Irailaren 7tik 16ra arte


Lehen mailako kontzertuak, koadrilen bajadie Almikatik, su artifizialak, herri kirolak, play-back lehiaketa erraldoia, esku pilota partidak… Hori eta beste hainbat jarduera antolatu dira bermeotarrek eta bisitariek 2023.ko irailaren 7tik 16ra ospatuko diren Andra Mari eta Santa Eufemia jai herrikoietan goza dezaten.

“Gustu eta adin guztiei zuzendutako programa zabala, 80 jarduera baino gehiagorekin”. Horrela laburbildu du Endika Etxebarria Telleria kultura zinegotziak aurtengo programa gaur goizean Lameran Arantza Ormaza Tarantino berdintasun zinegotziarekin eta Jai Batzordeko kideekin batera egindako prentsaurrekoan. “Jaiei hasiera emateko eta primeran pasatzeko gogo handia dugu, betiere elkarrenganako errespetua izanik. Era berean, Jai Batzordeari, herriko elkarteei eta Udaleko langileei eskerrak eman nahi dizkiet egindako lan handiagatik. Zuek gabe horrelakorik ez litzateke posible izango”, gaineratu du.

Bermeo erasoen kontra

Bermeoko Udaleko Berdintasun sailetik, Andramari eta Santa Eufemia jaietarako segurtasuna bermatzeko zerbitzu desberdinak antolatu dira. Alde batetik, informazio Puntu Morea egongo da, irailaren 7, 9,15 eta 16an 24:00-05:00etara Lameran. Bertan profesional bi egongo dira erasoei buruzko herritarren zalantzak argitzeko, esku hartzeak egiteko eta edonolako laguntza eskaintzeko.

Egitarau osoa

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche aquí para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies