Adiós Arturo bizitzari egiten zaion kantua eta bizitza hori indar osoz bizitzeko apelazioa da
2018ko Abuztuaren 11tik, Irailaren 09ra
La Cubana uda honetan itzuliko da Bilbora, bere azken lana, Adiós Arturo, eskaintzeko, Arriaga Antzokira hurbiltzen direnei ahoan irribarrea jarriko dien eta ukitu surrealistak dituen komedia zoroa. Adiós Arturo bizitzari egiten zaion kantua eta bizitza hori indar osoz bizitzeko apelazioa da. Komedia, La Cubanaren ezaugarriak diren osagaiekin dago osatuta, ezustez eta umorez betetako ohiko estilo paregabearekin, ikus-entzuleen partaidetzarekin, etab.
Adiós Arturo lanak antzerkiari buruz hitz egiten du. Gure eguneroko bizitzan egiten dugun antzerkiaz; kalean, merkatuetan, gure lanean, familian, gure adiskideen artean eta, zelan ez, gizartean dagoen antzerkiaz, bertan gure antzezle izaera hedatzen baitugu, mota guztietako ekitaldietan, “paripeetan”, festetan, ezteietan, bataioetan, jaun hartzeetan eta hiletetan. Izan ere, La Cubanarentzat bitxia eta erakargarria da edonorren bizitzaren baitan eragina duen gidoi bikoitza, alegia, azalarazi nahi dugun gidoia eta guretzako bakarrik babestu nahi dugun gidoia.
Katalan jatorria zuen bere aitak Bilbon mediku gisa lan egiten zuenez, 1917an berton jaio zen Arturo Cirera Mompou nazioarteko artista polifazetikoa. Orain, 101 urte zituela hil ondoren, ikus-entzuleek idazle, margolari, eskultore, arte bildumazale, poeta, musika konposatzaile, dramaturgo, antzezle eta zuzendari bilbotarraren bizitzaren “benetako gidoia” ezagutu ahal izango dute.
La Cubana antzerki konpainia arrakastatsuenetakoa da, 38 urteko ibilbidearekin eta 18 ikuskizunekin. 1980an sortu zuten Vicky Planak eta Jordi Milánek (egungo zuzendariak). Bokazio erabat amateurrarekin sortu zen Sitgesen, baina 1983an profesional bilakatu zen jadanik. Arriagako ikus-entzuleek konpainia horren hainbat ikuskizunez gozatu ahal izan dute. Azkenengoak, 2013ko udan Arriagako karteldegia hartu zuen Campanadas de boda, eta Mamá quiero ser famoso, bederatzi urte lehenago, 2004an. Biak ere oso arrakastatsuak izan ziren kritikaren eta ikus-entzuleen ikuspegietatik. Ikus-entzule beteranoenek, Arriaga Antzokian bertan ikusi ahal izan genituen Cómeme el coco, negro edo Cegada de amor ere gogoratuko dituzte.
Abuztua
11 Larunbata · 20:00 etan | 12 Igandea · 19:00 etan
13 Astelehena · 20:00 etan | 14 Asteartea · 20:00 etan
15 Asteaskena · 20:00 etan | 16 Osteguna · 20:00 etan
17 Ostirala · 20:00 etan | 19 Igandea · 19:00 etan
20 Astelehena · 20:00 etan | 21 Asteartea · 20:00 etan
22 Asteaskena · 20:00 etan | 23 Osteguna · 20:00 etan
24 Ostirala · 20:00 etan | 25 Larunbata · 20:00 etan
26 Igandea · 19:00 etan | 29 Asteaskena · 20:00 etan
30 Osteguna · 20:00 etan | 31 Ostirala · 18::00 eta 22:00 etan
Iraila
1 Larunbata · 18:00 eta 22:00 etan | 2 Igandea · 19:00 etan
5 Asteaskena · 20:00 etan | 6 Osteguna · 20:00 etan
7 Ostirala · 18::00 eta 22:00 etan | 8 Larunbata · 18:00 eta 22:00 etan
9 Ignadea · 19:00 etan
Prezioa
12 - 36 euro
%20ko beherapena emanaldi guztietan ekainaren 29ra arteko aldez aurretiko salmentan.
Arriagako Lagunak: %35. Egunak 11, 12, 13 eta 14 Abuztua
Durazioa
Ordu 1 eta 50 minutu /atsedenik gabe
www.lacubana.es/es/teatre/adios-arturo