Esne Beltza – Balmaseda

Esne Beltza – Balmaseda

Urtarrila, 8

Balmaseda
Egun,Esne beltza taldeko kideen musika ibilbideak aipatzen hastea, taldeak azken lau urte hauetan egindako guztia gutxiestea litzateke. Argi dago, aurretik erretako kilometro horiek guztiek gabe, zaila izanen zela Esne Beltza bezalako musika makina perfektu bat irudikatzea, zapaldutako eszenatoki bakoitza eta grabaturiko disko bakoitza musikari bezala sendotu eta hazteko ezinbesteko bidea izan baita. Sortu zenetik etengabeko mugimenduan izan da taldea, ehunka izan direlarik eskaini dituzten emanaldiak eta bost grabatu dituzten estudioko diskoak. Musikalki koktelera koloretsua da Esne Beltza. Ezinezkoa da eremu zehatz batean kokatzea taldearen jarduna. Edozein musika estilo txikia geratzen da taldearen musika era adierazteko orduan: hip hop, reggae, soul, rock, folk, edota kunbia bezalako estiloen eragin guzti horiek, bizi izandako esperientzi bakoitzetik landuak izan dira, musikari bezala zapalduriko herrialde bakoitzeko postala irudikatuz. Finean, Euskal Herri txikitik mundu zabalera bidaia erakusten digu Esne Beltzak, txikitasunetik, handitasun anitzeraino bidea eginez. Taldearen lehen diskoa esaterako, Made in Euskal Herria, printzipioen deklarazio argibat da bere osotasunean. 2008an argitaratu zuen Gaztelupeko Hotsak zigilu gipuzkoarrak taldearen estreinako diskoa, eta bertan ederki sumatzen zen taldearen norabidea. Lehen harria ezarria zegoen jada. Musika ezin katalogatu badaiteke ere, Esne beltza taldearen hitzak izen propio bat dute: Jon Garmendia “Txuria”. Hitzetan ere, izan dituzte hainbat lankidetza, Jon Maia edo Maialen Lujanbio bertsolarien hitz bana kasu, baino Esne Beltzaren testu gehienak “Txuriaren”zigilua daramate. Musika eta hitza era naturalean uztartzen da Esne Beltza taldean, musikak doinuez esan nahi duena, hitz egokiekin jantziz, hitz bakoitza, esaldi bakoitza, errealitate bat islatuz taldearen unibertso berezian.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche aquí para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies