Feria enológica de Sondika

Feria enológica de Sondika

Urriak 23

Sondika
Sondikak igandean, urriak 23, Enologia Egunaren edizio berria ospatuko du, 12:30tik 15:00tara ardo kulturari eskainitako egun berezia. Goiri enparantza izango da topaketa gunea, bertan erakusketak, dastaketa eta ardo salmenta egongo dira. Edizio honetan bederatzi izango dira azokara bueltatuko diren jatorrizko-deiturak, Errioxako ardoak, Rueda, Rías Baixas, Nafarroako ardoa, Somontanoak, Penedés-eko ardoak, Jerez, Bierzo eta Txakolia, ezinbestekoa egun honetan. Halaber, bertaratutakoak gaztaren salmentara dedikatutako postu desberdinetaz gozatu ahal izango dituzte. Ohi bezala, kopa berezia salduko da, honekin azokan erakusgai egongo diren hainbat ardo dastatzeko aukera egongo da, eta Sondikako ezkutua duen kristalezko kopa bat etxera eraman ahal izango da. Azokan ere Sondikan Berton Merkatari Elkartea egongo da, zortzi postu prestatuko dituztelarik hauen produktuekin prezio onera. Hurbildu zaitez ardo munduaz eta sekulako giroaz disfrutzera. Zure zain egongo gara!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche aquí para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies