Ferixa Nauxikoak – Elorrio

Ferixa Nauxikoak – Elorrio

Programa deskargatu

FERIXA NAUSIKOETAN EMAKUMEOK PROTAGONISTA!

Ferixa Nausikoak dibertsio kolektiboaren urteko unerik esanguratsuenak dira. Jaiegunak ahalik eta alaitsuen bizitzeko, ilusioz prestatzen gara. Baina jakin badakigu, askotan, egun hauetan zehar emakume asko —emakume izateagatik— bigarren maila batera edo beste batzuen zaintza lanetara baztertuak garela.

Horregatik, aurten Elorrioko emakumeok aparteko protagonismoa izango dugu. Plaza eta kaleak hartuko ditugu pozez eta umorez; kontzertuen, koadrilen eta ikuskizunen erdigunea gurea izango da. Gure adiskideei, lagunei eta familiako kideei gogoraraziko diegu zein garrantzitsua den etxean zein jai-antolaketan lanak eta erantzukizunak banatzea. Emakumeok zein gizonok jaiez gozatzeko eskubide berberak ditugula jabetuta parte hartu eta edozelako ekitaldietan, espaziotan eta harremanetan ondo tratatuak izatea exijituko dugu. Ez dugu onartuko gutariko inor erasotua izatea. Ez dugu umiliazio txikiena ere justifikatzeko inolako aitzakiarik onartuko. Bisitatzen gaituzten neska eta emakume guztiak errespetuz tratatzea eskatuko dugu. Gutako bakoitzak aukeratzen dugun horrekin barre, dantza, abestu eta gozamenaz eztanda egingo dugu. Gure jarrerak ere gainbegiratuko ditugu guk geuk portaera eta harreman sexistak ez errepikatzeko.

EZ GAUDE BAKARRIK, ASKO GARA, ETA TXUPINAZOTIK PERTSIANAK ITXI ARTE, GEU GARA PROTAGONISTAK!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche aquí para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies