Garaiko III. Asto Trail

2023ko uztailak 22

Asto Trail mendi lasterketaren hirugarren edizioa Oiz mendiaren inguruan egingo da, eta zenbait aldaketa izango ditu ibilbidean, aurreko edizioekin alderatuta.

Dortsal banaketa udaletxean:

Ostiralean 17:30 – 19:30

Larunbatean: 7:30 – 8:30

ASTO TRAIL

27 kilometro eta 1.400 metroko desnibel positibo metatua izango ditu, eta irteera goizeko 9:00etan izango da.

Hornidura solidoak eta likidoak 6,5, 12, 19 eta 23,5 kilometro-puntuetan, baita proba amaitzean ere.

Parte hartzeko gutxieneko adina: 16 urte karreraren egunean.

Aldez aurreko izen-ematea 19 €-koa izango da rochthesport.com webgunetik, eta kamiseta jasotzeko eskubidea izango du uztailaren 13a baino lehen inskribatzen bada. Data horretatik aurrera eta probaren egunean bertan inskribatu ahal izango da, baina ez du oparirik jasotzeko eskubiderik izango (kamiseta).

Sariak gizonezkoetan eta emakumezkoetan:

1: 200 €garaikurra, txapela eta lore-sorta.

2: 150 € eta garaikurra.

3: 100 € eta garaikurra.

4: 50 €.

5: 30 €.

OINEZKO MARTXA

16 kilometro eta 750 metroko desnibela izango ditu, eta irteera ASTO TRAIL baino bost minutu beranduago hasiko da.

Lehenengo 6,5 kilometroak eta azken 4 kilometroak bat datoz ASTO TRAIL lasterketarekin, eta, beraz, zuhurtziaz jokatu azken kilometroetan batez ere.

Hornidura solidoak eta likidoak 6,5 eta 12 kilometro-puntuetan eta proba amaitzean ere (bi hornidura partekatuak).

Aldez aurreko izen-ematea 8 €-koa izango da rochthesport.com webgunetik, eta kamiseta jasotzeko eskubidea izango du uztailaren 13a baino lehen inskribatzen bada. Data horretatik aurrera eta probaren egunean bertan inskribatu ahal izango da, baina ez du oparirik jasotzeko eskubiderik izango (kamiseta).

Izena emateak

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche aquí para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies