Bilbon. Martxoaren 1etik 23ra.
Loraldia jaialdiaren hamargarren edizioa aurkeztu dute. Euskal kulturaren askotariko diziplinatako 120 sortzaile bilduko dira Loraldia Festibalaren hamargarren edizioan. Jaialdia martxoaren 1etik 23ra egingo da, eta antzerkiari, bertsolaritzari, musikari, literaturari, ikus-entzunezkoei eta haien fusioei lotutako 28 jarduera izango ditu, uriko 13 kultura-espaziotan banatuta.