MUSKIZ – Bilboko Nazional eta Nazioarteko Txakur Erakusketa

MUSKIZ – Bilboko Nazional eta Nazioarteko Txakur Erakusketa

Exposición canina - Muskiz

Gutxi gorabehera, 1.400 zakur batuko dira asteburu honetan Muskizen 

Asteburu honetan berriz ere Zakurren Espainiako Txapelketa (55. edizioa) eta Zakur Erakusketen Nazioarteko Txapelketa (54. edizioa) hartuko ditu Muskizek, eta, orotara, 1.400 zakur elkartzea espero da.

Ezbairik gabe, galdu ezin den hitzordu horietakoa estatu eta nazioarte mailan lehiatu nahi duten zale guztientzat, bai eta irailaren 7an (larunbata) eta 8an (igandea) meatzaldeko herri honetako San Juan zelaia beteko duten bisitarientzat ere. Zehazki, Donibane pilotalekuan eta Donibane frontoiko inguruetan eramango da aurrera ekitaldia, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 18:30era arte.

Edizio honetara Europa osoko erakusketariak etorriko dira, eta horiekin batera, Espainiako estatu osoko zakurrak eta Frantziako asko ere bertaratzea aurreikusi da. Hori horrela, AEBetatik, Alemaniatik, Italiatik, Portugaletik, Israeletik, Poloniatik edo Ingalaterratik datozen hamaika arraza ikusi ahalko dira. Berrikuntza gisara, aurten arraza handienetakoa eta zaharrenetakoa den Irlandar Otso Ehiztaria ikusi ahalko da; bai eta Australiar Baserri Zakurra ere. Era berean, epaile taldea nazioartekoa dela nabarmendu behar da, izan ere, besteak beste, Brasileko, Filipinetako eta Kolonbiako profesionalak izango dira Muskizen.

Larunbatean, irailaren 7an, hiru ekimen monografiko egingo dira, Europa Iparraldeko Erbi-zakurra eta Frantziako Bulldog-a arrazetarako; horretaz gain, haur eta gazte aurkezleen lehiaketa bat ere egingo da bi egunetan. Aurten, ekitaldiaren barruan, hainbat merkataritza saltoki ere egokituko dira, maskotak eta maskoten osagarri eta elikadurarekin zerikusia duten produktuak erosi ahal izateko, bai ete txosna bat eta euskal okindegi bat ere.

Muskizko Udaleko arduradunen arabera, Bizkaiko Txakur Elkarteak antolatutako Erakusketa hau aukera ezin hobea da, Europako hainbat herritan Muskizko irudi turistikoa sustatzeko. Horretaz gain, diru iturri garrantzitsua ere bada, batik bat, asteburu honetan bertako hotelak eta jatetxeak bete-beteta egongo direlako.

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche aquí para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies