Balmaseda Pasio Biziduna

Aste Santua 2019

OSTEGUN SANTUA

19:00 – Ostegun Santuko Prozesioa

21:30 – Azken afariaren antzezpena

Ostegun Santuan, gaueko 21:30etik aurrera San Severino plazan lehenengo ekitaldia hasiko da. Parroki elizaren ataria (Euskadiko monumentu nazionala) erabiltzen da, apaizen kontzilioa eta horien aurrean Jesusen epaiketa antzezteko. Udaletxeko aterpeak Azken Afarirako erabiltzen dira.

Antzezpenari ekiteko Jerusalemgo herria osatzen da. Hala, pertsonaiak sartuz doaz eta plaza zuzien argi naturalez argiztatzen da. Izango diren pasarteen sentipenak antzemateko giro paregabea sortzen da. Gutxi gorabehera ordubetean eszena hauek jokatuko dira: Apaizen Kontzilioa, Azken Afaria, Olibondoen Baratzeko Otoitza, Jesusen atxiloketa eta epaiketa Kaifas buru den apaiz-taldeen aurrean.

Hurrengo goizean jarraituko du.

ORTIRAL SANTUA

9:30 – Pasio bizidunaren antzezpena

19:00 – Ehorzketaren Prozesioa

21:30 – Isiltasunaren Prozesioa

Balmasedako Pasioaren pasarterik ezagun eta dramatikoena da. 09:30ean hasiko da Mojazelain, bertan lehen Klaratarren komentua baitzegoen. Hiru zati izango ditu, oso desberdinduak:

– Pilatoren epaiketa: Judas urkatuz hasten da, gero, Pretorioan Poncio Pilatoren aurrean Jesusen epaiketa dator eta Jesusen zigorraldia antzezten da. Barrabas askatu eta Ecce Homo izenekoa egiten da. Ekitaldi honetan apaizek eta turbak parte hartzen dute. Jesusen kondenari dela-eta Pilatoren aurrean eragiten saiatzen dira. Kondenatutakoan, Jesusi gurutzea, 65 kilo baino gehiagokoa, eramanaraziko diote, eta, Dimas eta Gestas lapurren laguntzaz, Gurutze-bidea hasiko du. Lehen erorikoa eta Maria Magdalenarekiko eta Andre Mariarekiko topaketak gertatuko dira.

Ekitaldi guztian, Kolitza Abesbatzak Balmasedako antzinako kantak, Pasioari buruzkoak, abestuko ditu.

– Gurutze-bidea: Balmasedako gune historikoko kaleetan zehar egiten da, gurutziltzaketa eszenaratzen den tokiraino. Ibilbide horretan, bigarren erorikoa eta hirugarrena gertatzen dira, Foru plazan eta San Severino plazan, hurrenez hurren.

Gurutze-bidean beste ekitaldi hauek ere egiten dira: Jesusi gurutzea eramaten lagundu zion zirenearraren atxiloketa, Veronikarekiko topaketa eta, gero, bigarren erorikoaren ostean, Jerusalemgo emakume errukitsuekiko topaketa.

Jesus hirugarren aldiz erori ondoren, Gurutze-bideak Martin Mendia kalean zehar jarraitzen du Zubi Zaharreraino iritsi arte. Zeharkatuz azkeneko agertokira iritsiko da eta bertan gurutziltzaketa gertatuko da.

Ekitaldi honetan penitenteek parte hartuko dute. Beren gurutzeekin Gurutze-bidea irekiko dute. Irudi horiek gutxi gorabehera berrogeita hamar dira eta batzuek oso gurutze astunak eramaten dituzte. Nolanahi ere, tradizioak Gurutze-bideari eskaintzen dion penitentziaren izaerari eusten dio.

– Gurutziltzaketa: Kristoren kalbarioaren azken egonaldiak 50 metro zabal eta 15 metro altu den agertoki baten gainean egiten dira.

Ikusgarritasun eta dramatismo handiko ekitaldi bat da. Bertan, Jesusek bere azken hitzak esaten ditu, azken arnasa ematen du, eraitsi egiten dute eta hilobira eramaten dute. Horrela amaitzen da antzezpena. Halaber, agertoki horretan Kolitza Abesbatzak gai erlijioso zaharrak, Kristoren heriotzarekin zerikusia dutenak, interpretatzen ditu.

Bizkaiko hiribildurik zaharrena da eta, horregatik, antzinako monumentuen aztarna ugari eta tradizio sekularrak kontserbatzen ditu. Horiek guztiak historia zabalaren lekukoak dira.

Horien artetik, Gurutze-bide Bizidunaren antzezpena da Balmasedakoek harro aldarrikatzen duten tradizioa . Urtero pertsona kopuru garrantzitsuak dihardu antzezpenean, antolaketan, “paso tradizionalak” eramateko orduan, etab. parte hartzen. Nolanahi ere, beren ilusio eta grina guztia jartzen dute.

Antzezpenaren jatorria batzuentzat penitentziazko prozesioetatik dator. Hain zuzen ere, XVI. Mendeaz geroztik Kolitza mendira egiten ziren horiek, San Rokeri hiribildua izurriez askatu izana eskertzeko. Dokumentuen arabera, ordea, XVIII. mendekoa da. Nolanahi ere, Jesu Kristoren Pasio eta Heriotzaren antzezpen leial eta dramatikoa da, eta Balmasedako gizonek nahiz emakumeek ahalik eta errealismo handiena eskaintzen diote.

Balmasedako Gurutze-bidearen Elkartea Bera Kurutz antzinako kofradiaren oinordekoa da. Interpreteak hautatzeaz, entseguak eta antzezpenak zuzentzeaz eta erabiltzen diren jantziak eta agertokiak mantentzeaz arduratzen da. Horretarako, Balmasedako Udalaren eta beste babesle batzuen lankidetza erabakigarria du, baita Kolitza Abesbatzarena, Musika Bandarena, Babes Zibilarena eta DYArena ere.

Antzezpenean gutxi gorabehera 700 herritarrek parte hartzen dute, eta horietatik 350ek zuzenean Pasioa irudikatzen dute. Pertsonaia nagusiak (Jesus, Pilato, Andre Maria, lapurrak, Magdalena, etab.) urtero berritzen dira eta ez dute makillajerik behar izaten (Balmaseda Pasioa baino lehen bizardunen herria da). Horrez gain, eskuzabaltasunez aritzen dira, zuzendaritza artistikoak eta teknikoak egiten duen bezala.

Entseguak urtearen hasieran hasten dira elkarrizketa duten pertsonaientzat: Jesus, apaizak, apostoluak eta Pilato. Gainerakoek Ostegun Santua baino hiru aste lehenago ekiten diote lanari. Antzezpena konplexua izan arren, balmasedarrek pertsonaiak haurtzarotik ezagutzen dituzte, hiribilduan Aste Santua igaro ondoren, haurrek “prozesioetara” jolasten baitute eta horietako batzuek adin nagusikoek egindako alderdi guztiak leialtasunez islatzen dituzte.

650 personas involucradas en la representación

350 personajes en la representación

9 Pasos Procesionales

7 meses de ensayo

50 000 espectadores cada año

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche aquí para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies