Turtzioz Gazta eguna

Azaroak 1

Gazta Enkarterriko gastronomiaren oinarrietako bat da. Ez da ustekabeko gauza, Enkarterrik beste edozein eskualde baino berezko arraza gehiago baititu. Hauen artean Karrantzako ardi latxa nabarmentzen da, Europan euren kalitateagatik sarituak izan diren esnekiak ematen dizkiguna.

Azaroaren 1ean Enkarterri, Bizkaia eta beste hainbat tokitako gaztak dastatzeko aukera izango dugu Turtziozeko Gazta Azokan. 29 erakusketarik parte hartuko dute aurtengo edizioan, Cabrales (Asturias), Kantabria, Errioxa eta, noski, Enkarterri eta Euskadiko beste tokietatik etorritakoak.

Gaztako postuak ez ezik, bestelako jangaiak eta artisau produktuak aurkituko ditugu azokan. Eguna bukatzerakoan, hiru gazta onenak aukeratuko ditu Turtziozeko Ardi Gazta lehiaketaren epai-mahaiak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche aquí para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies