Art After Dark: DEETRON + LEGAL SHOT + LAS TEA PARTY DJS

Art After Dark: DEETRON + LEGAL SHOT + LAS TEA PARTY DJS

ART AFTER DARK

Museo Guggenheim Bilbao. 20 de enero a las 00:00. Visita las exposiciones al ritmo de los mejores DJs internacionales.

Urtarrilak 20

Guggenheim Billbao
22:00-01:00

00:00: Deetron (Character, Suitza)

Estiloa: elektronikoa https://soundcloud.com/deetron Deetron duela hogei urte baino gehiago murgildu zen agertoki musikalean. Orain, mundu osoko klub eta jaialdietan izaten da, bere hiru platereko saio, birnahasketa eta askotariko ekoizpen-sortak biziki estimatuak baitira. Nahasketak egiteko egundoko gaitasuna du eta bere sortze-prozesuan biniloa funtsezko baliabidea da. 2013an, Deetronek house eta tekno musiken alorrean leku paregabea izan zuen, etiketa berezi bati loturik egon gabe. Bere bigarren albumean, Music Over Matter, dantza-pistarako konposizioak bildu zituen, house eta tekno musiken munduko gonbidatu berezi batzuekin, besteak beste: Hercules & Love Affair, Seth Troxler eta Ovasoul, George Maple, Ben Westbeech aka Breach eta Fritz Kalkbrenner. 2014an The Juan Maclean, High Contrast, Matador’s Glasser, Gorgon City eta No Artificial Colours taldeentzako birnahasketak egin zituen, eta erakutsi zuen, berriz ere, edozein generoko erronkak onartzeko gai dela. Deetronentzat musika da dena, eta grina hori argi ikusten da bere Character diskoetxean. Diskoetxe horretako lehen bi lanak 2014an agertu ziren dendetan: Mars (Deetron & Ripperton) eta Theory Of Light (Deetron). 2015ean, Deetronek birnahasketa-sail ikaragarria egin zuen, Tiga & Huxley, Headless Ghost eta baita José Padilla ere oinarri hartuta. Character diskoetxearen hirugarren lanean, Deetron beraren The Believer diskoan, Chicago eta Detroit hirienganako mirespena adierazi zuen.

23:00: Legal Shot (Rennes, Frantzia)

Estiloa: dub, reggae Legal Shot Sound System – Dub Me Crazy – Association Legal Promotion Legal Shot taldeak badu aparteko zerbait. Urteetan erakutsi dute hori Legal Shot Records, Dub Me Crazy Radio Show eta Legal Shot Sound System indartsuaren bitartez, adibidez. Europako dub eta bass musiken eta soinu-sistemen agertoki txundigarria aberastu dute rub a dub estiloa eta digital jamaikarra eguneratuz, eta genero horietako jaialdi guztietan erakutsi dute disko-zorro ezin aberatsagoa dutela, mozketa esklusiboez josia.

22:00: Las Tea Party DJ’s (Bullshit Fever / Bilbo)

Estiloa: Uk Bass, future bass fever.es https://soundcloud.com/las-tea-party-dj-s Las Tea Party Dj’s Bilboko bikote bat da, 2010etik Espainiako iparralde osoko entzuleei dantza eginarazten dabilena. Gaur egun Fever aretoko DJ finkoak dira eta beren saioetan moombah zein trap jartzen dituzte, besteak beste. Entzuleekin harreman bikaina sortzen dute eta energia bizi-bizia eransten diete. Oraingoan, Las Tea Party DJ’s bikoteak hogeiko hamarkadako swing musikarekin hasiko dute saioa, musika elektronikoak ematen dien nortasuna inola ere galdu gabe, eta UK bass / future bass soinuekin amaituko dute.
Bisitatu erakusketak nazioarteko DJ onenen musika entzuten duzun bitartean
Hilabetean behin, ostiraletan, eta joan den 2008ko urriaren 31tik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoan musika eta artea elkartzen dituen gaueko programa eskaintzen dizugu, Fever klubaren laguntzarekin taxutua. 22:00etatik 01:00etara bisitatu itzazu erakusketak Atrioan izango diren DJ nazional eta nazioarteko onenen musika entzuten duzun bitartean. Art After Dark Guggenheim Bilbao Museoan. Etortzeak merezi du! Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche aquí para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies