Abustuak 28-2
Aurten, 2023an, Bakioko Jai Batzordeak San Joan Doloz hurbil eta alaiak atondu ditu, antolakuntzan proposamenak egiten parte hartzen duten eta ardurak gogo biziz hartzen dituzten elkarteen eta herritarren laguntzaz. Horrela, aurten sei jaiegun izango ditugu eta horien barruan era guztietako ekimen, lehiaketa, kale-animazio eta musika ekitaldiak izango dira, eta, gainera, ahalegin handiak egingo dira gureak indarkeria matxistarik gabeko jaiak izan daitezen.
Horren guztiaren ondorioz, aurtengo festen aurrekontua 60.000 eurotik gorakoa izango da, batetik, egunero kontzertu bat eskaini nahi izan delako eta, bestetik, jaiegunak irailaren 2ra arte luzatzeko gogotik lan egin delako, horrek dakarren gainkostuarekin.
Gainera, indarkeria matxistarik gabeko jaiak izan ditzagun, hainbat neurri jarriko dira martxan; besteak beste, Brigada Feminista Txakolingunean izango da lau gautan (abuztuaren 28an eta 29an, eta irailaren 1ean eta 2an), eta telefono bidezko 24 orduko arreta-zerbitzua eskainiko da (656 788 621).
Bakiotar eta bisitari guztiak animatu nahi ditugu jai zoriontsuak, adeitsuak eta euskaldunak goza ditzagun!
Informazio gehiago hemen erantsitako programan.