BALMASEDA agenda – urria

BALMASEDA agenda – urria

B1

Putxeraren dastatzea

San Severino jaiei hasiera emateko, Balmasedako putxeraren dastatzea egingo da, Hostebalek antolatuta. Urriaren 14an, larunbatean, 13:30ean hasi eta putxera bukatzen den arte, geure-geurea dugun jaki paregabe honen pintxo bat aterako dute edariarekin batera, doan, honako taberna hauetan: Skamata, Zaballa, Narú, Safari, Yosoa, Pintxo i Blanco eta Karmele. Urriaren 15ean, igandean, gauza bera egingo dute La Bodega, El Sitio, R&B, Lekuona, Batzoki, Zariz eta Iturriondo tabernetan.
B2

Go!azen telesailaren aurrestreinaldia

Urriaren 14an, 19:00etan, eta hurrengo egunean, 17:00etan, Go!azen Euskal Telebistaren gazteentzako telesail musikalaren hirugarren denboraldiaren aurrestreinaldiaz gozatzeko aukera izango dugu. Gaztetxo euskaldun batzuek udaleku zorrotz batean biziko dituzten abenturak izango ditugu ikusgai. Kultur Etxean aurrerapen bat ikusi ahal izango dugu. Animatu eta etorri aurrestreinaldiaz gozatzera.Gonbidapenak Kultur Etxean eta Gazte Bulegoan eskatu ahal dituzu.
B3

Herritarren parte-hartzea Euskara Planerako

Balmasedako Udala 2018-2022 aldirako Euskara Plana diseinatzen ari da, eta, horretarako, abenduan amaituko den analisi-prozesua abiarazi da. Urriaren 5ean, herritarren partaidetza-bilera bat egin zen, aurreko Euskara Plana ebaluatzeko; eta urriaren 17an, beste bilera bat egingo da lehenetsi behar diren gaiak erabakitzeko eta horiek aurrera eramateko ideiak eta ekintzak zehazteko. Udaletxeko bilkura-aretoan (1. solairua) izango da, 17:30etik 20:00etara. Proposamen eta iradokizun guztiak dira garrantzitsuak; hortaz, herritar guztiei etortzeko gonbita luzatzen diegu. Parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan Euskara Zerbitzuarekin, 946800000 (luzapena: 16) telefono-zenbakira deituta edo euskera@balmaseda.eus helbidera mezu bat bidalita.
b4

Zinea: BLADE RUNNER 2049

Urriak 12: 20:00etan. Urriak 13: 19:30ean eta 22:30ean. Urriak 14 eta 15: 19:30ean. Generoa: zientzia fikzioa; zuzendaria: Denis Villeneuve; gidoilaria: Hampton Fancher, Michael Green; aktoreak: Ryan Gosling, Harrison Ford, Ana de Armas, Jared Leto, Sylvia Hoeks, Robin Wright, Mackenzie Davis, Carla Juri, lennie James, Dave Bautista, Barkhad Abdi, David Dastmalchian, Hiam Abbass, Edward James Olmos; 16 urtetik gorakoentzat. Lehenengo filmeko gertakarietatik 30 urte igaro ondoren, blade runner berriak, K izenekoak, denbora luzez ezkutatutako sekretu bat aurkituko du, zeinak gizartean nagusi den kaosa amaitu baitezake. Aurkikuntza horren ondorioz, Rick Deckard bilatzeari ekingo dio K-k. Rick Deckar duela 30 urte desagertutako
B5

Zinea: HANDIA

Urriak 29 eta 30: 19:30ean. Generoa: drama; zuzendariak: Aitor Arregi, Jon Garaño; gidoilariak: Aitor Arregi, Jon Garaño, Jose Mari Goenaga, Andoni de Carlos; aktoreak: Ramón Agirre, Eneko Sagardoy, Joseba Usabiaga, Aia Kruse, Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte. Lehen Gerra Karlistan borrokan aritu eta gero, Martin familiaren baserrira itzuliko da, Gipuzkoara, eta han, ustekabeko bat aurkituko du: haren anaia, Joaquin, oso-oso altua da. Ziur da mundu guztiak ordaindu nahiko duela Lurreko gizonik altuena ikusteko; hortaz, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote Europan zehar, non anbizioaren, diruaren eta ospearen eraginez, betiko aldatuko baiten familiaren patua. Benetako gertaera batean oinarritutako istorioa.
B6

XV. Beherapenen Azoka

Eguraldi txarra zela eta, Balmadendak antolatutako XV. Beherapenen Azoka udal-pilotalekuan egin behar izan zen. Horrek ez zuen, ordea, ekitaldia hondatu, jende asko gerturatu baitzen Balmasedako dendek eskaintzen zituzten aukera paregabeak ikusi eta erostera. Egun horretan, irailaren 16an, Elkarteko maskotak hainbat sari banatu zituen bertaratu zirenen artean. Arratsaldean, berriz, haurrentzako jarduerak eta, berritasun gisa, gosegarriak ematen zituzten makinak egon ziren. Jarduera hori Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak lagundu zuen diruz.
b7

BalmaBerriaren Emakume Idazleen Eguna

Urriaren 15ean, 12:00etan, BalmaBerria Zinema eta Antzerki Elkartea Udal Liburutegitik aterako da Balmasedako kaleetara, Emakume Idazleen Eguna ospatzeko. Testuak irakurri eta poemak errezitatuko dituzte; Gloria Fuertesenak, adibidez. Denok gaude gonbidatuta abentura horretan parte hartzera. BalmaBerria Elkartetik kontatu digute Donostia ere konkistatu dutela, zehazki La Farandula antzokia, “Puff, un circo sin pan” antzezlanarekin. Urriaren 5etik 8ra bitartean hainbat emanaldi egin dituzte bertan.
b9

“Tomás Gogoratuz” kontzertu korala

Kolitza abesbatzak bere zuzendari izandako Tomás Negro balmasedarraren omenezko kontzertua emango du beste behin ere. Honakoan, “Paloma Blanca” pieza estreinatuko dute, abesbatzako egungo presidente Javi Aguirrek konposatua eta Julio Lanuza zuzendariak moldatua. Errepertorioa osatzeko, honako pieza hauek izango ditugu entzungai: “Laudate”, “Ave Verum”, “Jeiki, jeiki”, “Kantuz”, “Va pensiero” eta “Aires de Aragón”. Bestade, Kolitza Gazte abesbatzak hauek abestuko ditu: “Kukue le le”, “Nik maite”, “Tilili eta Talala” eta “Bandinha da vila”. Emanaldia San Severino elizan izango da, urriaren 20an, ostirala, 20:15ean.
b10

Erakustxakurren I. Lehiaketa

Erakustxakurren Lehiaketaren lehen edizioa urriaren 21ean egingo da, 9:00etan hasita. Beren txakurrak inskribatu nahi dituztenek Zokoko zelaietan egin ahalko dute, 8:15etik 9:00etara. Hauek izango dira prezioak: kategoria irekian, 12 euro txakur bakarrarentzat, 10 euro bigarrenarentzat eta 7 euro hirugarrenetik aurrera; ehiza-kategorian, berriz, 5 euro. Britainiar eta kontinentalen kategoria irekiko 1., 2. eta 3. txakurrentzako sariak egongo dira, eta ehiza-txakur heldu eta kumeentzat ere bai (18 hilabetera arte). Txakur onenarentzako saria ere egongo da
b11

Kolitzako marka

Kirolarentzako tartea ere izango da jai hauetan. Horren erakusgarri da Kolitzako marka; aurtengoan urriaren 21ean izango da, larunbatean, 10:30etik aurrera. Ibilbideak 13,3 km izango ditu, San Severino plazatik hasi eta bertan amaituta. Parte-hartzaileak Hedegile kaletik igaroko dira, ondoren Pandozalesetik jarraitu eta asfaltozko errepidea hartuko dute, Kolitzaren gailurrera arte; ermitara iristean kanpaia jo beharko dute. Izena emateko 10 euro ordaindu behar dira, eta “Balmaseda y Tú” Facebookeko orrialdean edo Recordkolitza@gmail.com helbidera idatzita egin daiteke. Jarduera honek eskatzen dituen behar teknikoak direla eta, parte hartzeko plazak mugatuak dira.
b12

Kale-antzerkia

Hiru antzerki taldek, beren ibilbide profesionalean askotan topo egin ostean, bat egitea erabaki zuten, eta hala sortu zen The Funes Troup. Antzeko ideiak zituztela ikusita, ikuskizun bat sortu zuten elkarrekin: "The Funes Van". Publiko guztiei zuzendutako kaleko antzezlan mutu bat da, benetan dibertigarria. Karabana batean egiten den jai bati buruzkoa da. Absurdoraino daraman bidaia horretan ikusiko dugu gizakiok, gure helburuak lortzeko asmoz, zer-nolako ideia irrazional, egoista eta ezdeusak izaten ditugun. Urriaren 21ean izango da, larunbatean, 19:00etan.
b13

Mahats Bilketaren Jaia

Jaien barnean, Enkarturrek Mahats Bilketaren Jaia antolatuko du urriaren 22an, igandean. Hirugarren edizioa izango da eta amaiera emango die mahatsa biltzeko egin diren lanei; mahats hori erabiliko da, hain zuzen, laster txakolina egiteko. 11:00etan emango zaio hasiera San Severino plazan kokatutako azokari. Bizkaiko Txakolina Jatorri Deitura osatzen duten hainbat upategitako produktuak ikusi eta erosi ahal izango ditugu, eta dastatze komentatuak egingo dira 12:30etik 14:30era. Horrez gain, etxeko txikienek ere izango duten beren tartea; hain zuzen ere, haurrentzako tailerrak egingo dira 12:00etatik 14:00etara.
b14

Mena Haraneko Auto Klasikoen III. Rallya

Mena Haraneko El Automóvil Klubak Mena Haraneko Auto Klasikoen III. Rallya antolatu du urriaren 28rako (larunbata). Rallya gure udalerritik igaroko da San Severino jaien erdi-erdian. Eta hori ez da kasualitatea; izan ere, antolatzaile batzuk Balmasedakoak dira eta ondo baino hobeto ezagutzen dute jai hauek gure udalerrian duten garrantzia. Autoak Penilla kaletik sartuko dira Balmasedan; Enkarterri etorbidea eta Pío Bermejillo kalea zeharkatuko dituzte eta San Juan plazan 45 minutuko geldialdia egingo dute. Ondoren, Rallyaren bigarren zatiari helduko diote; Pío Bermejillo kaletik jaitsiko dira, San Severino plazan bira egingo dute eta Hedegile kaletik igoko dira, azkenik, Enkarterri etorbidetik atera eta Atuñanorako bidea hartuko dute. Aurreikuspenen arabera, lehen autoa 13:35ak aldera iritsiko da San Juan plazara.
b8

Gazta azoka

Azaroaren 1ean Turtziozko Gazta Azoka egingo da. Bigarren edizio honetan askotariko produktuak aurkituko ditugu: gazta, gozokiak, hestebeteak, egurrezko eta beirazko artisau-lanak, etab. Horrez gain, gazta eta ogi onenek saria jasoko dute.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche aquí para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies