2018KO ERRUGBIKO TXAPELDUNEN KOPAKO FINALA

2018KO ERRUGBIKO TXAPELDUNEN KOPAKO FINALA

2018KO ERRUGBIKO TXAPELDUNEN KOPAKO FINALA

SAN MAMES BERRIA, BILBAO
Maiatzak 11 eta 12

Tickets

San Mames estadioaren ezaugarriak eta uriak ekitaldi handiak antolatzen eta kudeatzen daukan esperientzia, Bizkaiko azpiegituren kalitatearekin batera, erabakigarriak izan dira Bilbo Europako errugbi txapelketen finalaren egoitza ofiziala izan dadin.

Finalak 2018ko maiatzaren 11n eta 12an egingo dira San Mamesen eta Europan klub profesionalen artean egiten diren urteko lehiaketarik garrantzitsuenak dira.
“European Professional Club Rugby” (EPCR) erakundeak Bilbo izendatu du Europan kluben artean egiten diren lehiaketetako finalen egoitza ofiziala izateko eta berton egingo dira finalak maiatzaren 11n eta 12an. Lehiaketa horiek (Txapeldunen Kopa eta Challenge Kopa) errugbi profesionalean egiten diren garrantzitsuenak dira.

Hilabete batzuetako azterketa eta analisien ondoren, Bilboko Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Espainiako Errugbi Federazioak eta Euskal Herriko Errugbi Federazioak, Kirol Batzorde Nazionalaren laguntzarekin, aurkeztutako hautagaitza aukeratu dute diziplina honetan tradizio handia daukaten hiri bik, Cardiffek eta Newcastlek, aurkeztutakoen aurrean. Erabakiak atsegin handia eragin du erakunde guztietan.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren ustez, “albiste bikaina da eta zale euskaldunek berriro ere gozatu ahal izango dute nazioarteko punta-puntako kirol ekitaldi batekin. Bilbon, Bizkaian eta Euskadin ikuspegi ekonomiko batetik izango duen eraginaz harago, berri pozgarria da gure kirolarentzat. Estatuko Ohorezko Mailan dauden 12 taldeen artean 4 ordezkari izanik, euskal errugbiak gero eta pisu gehiago dauka, are gehiago kontuan hartzen bada Iparraldean dagoen zaletasuna. Erakundeen arteko lankidetzari esker izan da posible gaur aditzera ematen dugun albiste hau, bereziki Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren arteko lankidetzari esker”.

Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak nabarmendu duenez, “ekitaldi horrek eragin handia izango du Lurraldean; izan ere, Europan kirol arloan egiten den ekitaldirik garrantzitsuenetakoa da: Esan duenez, 20 milioi euroko eragin ekonomikoaz ari gara: milaka ikusle eta bisitari; babesleak, komunikabideak, taldeak, antolatzaileak... Eta, horrez gainera, Bizkaiaren irudia eta gure jarduera turistikoa zabaltzeak esan nahi duena. Izan ere, ekitaldiak 4 milioi telebista-ikusle izango ditu, herrialde parte-hartzaileetan bakarrik; eta, beste milaka preskriptore, etxean Bilbon eta Bizkaian bizi izandakoa kontatuko dutenak.”

Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko Zinegotziaren hitzetan, “hauxe da Euskadin 2018an izango dugun jarduerarik garrantzitsuena. Errugbiaren Europako ospakizun nagusiari esker, Bilbo errugbiaren europar hiriburua izango da merezimendu osoz. Zalantzarik gabe, albiste pozgarria da, hiriko hotelak herrialde guztietatik etorritako milaka turista eta zaletuz beteko baitira, eta honek gogor lan egitera behartzen gaitu nazioarteko erakusleihorik onena izateko. Norgehiagoka honetan, lehia gogorra egin behar izan dugu dugu beste bi hautagaien aurrean, errugbian tradizio handia duten Cardiff eta Newcastle hirien aurrean. Baina azkenean, Bilbo gustukotzat jo dute. Errugbiaren Europako hiriburua izango gara”.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche aquí para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies