Muskizko Emakumeen Elkarteak egingo du pregoia eta txupina José Antonio de la Peñak botako du, bere ibilbide profesional eta sozialagatik
Datorren ostegunean, ekainak 22, Muskizek Donibaneko jaiei hasiera emango die. Ordutik eta igandera arte, hilak 25, ez da muskiztarrik egongo bere jai egitarauan gozatzera kalera irteteko arrazoirik aurkitzen ez duenik. Jaietako egun hauetan kalejirak, txokolate janak, tailerrak, dantzak, herri kirolak, txitxarriloak, su artifizialak eta beste hainbat izango dira.
Aurten pregoia emateko ardura Muskizko Emakumeen Elkarteak izango du, 2023an 30+3 urteurrena ospatzen ari denak. Elkarteko presidentea, Pili Dorrio, aurtengo txupineroarekin batera izango da, José Antonio de la Peña, Muskizko Erretiratuen Elkarteko presidentea eta udalerriko gizarte eta kirol bizitzan oso aktiboa denak. Hilaren 22an bertan koadrilen aurkezpena, txosnen irekiera eta musika eta dantza ere izango dira. Hain zuzen ere, Satelite taldearen kontzertuarekin eta DJ Kris Álava artistarekin.
4.000 zuzi
Zalantzarik gabe, ekainaren 23an, ostirala, Muskizek bere gaurik bereziena biziko du. Udako solstizioa Boikot punk taldearen musikarekin iritsiko da herrira gaueko 12etan, jai batzordean bozketa bidez aukeratu dutena. Baina baita Geltokitik 22:30etan jaitsi ohi diren 4.000 zuzien argiarekin ere.
Ekitaldi honetarako, ohi bezala, Muskizen erroldatutako pertsonek doan jaso ahal izango dute zuzia Kultur Etxean ekainaren 16tik aurrera. Jasotzeko ordutegia 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era izango da, asteburuetan izan ezik. Hilaren 22an ordutegia goizez bakarrik izango da. Aurten, gainera, Muskizko Udalak Gorabide elkartearen laguntza izan du zuziak banatzeko eta zapiak saltzeko.
Hau izango da, beraz, asteburu honen hasiera, lehiaketa gastronomiko, haur parke, arrantza lehiaketa edo fanfarrearekin, hilaren 24an. Gainera, aurten ere ez dira faltako Mus txapelketa, pilota partidak edo irrintzi lehiaketa. Jaien azken egunerako, Muskizek, besteak beste, motorren erakustaldia, koadrilen bazkaria edo sardina-jana antolatu ditu arratsaldeko 7etan.
Era berean, muskiztarrak etxera itzuli ahal izateko, Udalak bigarren urtez jarriko du haien eskura Jaibus zerbitzua. Somorrostro PZtik hainbat auzotan ibiliko den doako gaueko autobusa da, 00:00etatik 6:00etara.
egitaraua