Erdi Aroko Azoka Balmasedan

Erdi Aroko Azoka Balmasedan

maiatzak 11 eta 12

Badago hemen gure herriko kultura- eta turismo-agendan gorriz markatuta dauden asteburuetako bat: Erdi Aroko azoka. Aurten, maiatzaren 11 eta 12an izango da.

San Jose egunean, Balmasedan artisautza-azoka bat egiten zen, non parte-hartzaile ugari zeuden eta herriko eta inguruko herritar asko nahasten ziren. 1999. urtean, herriaren fundazioaren VIII. mendeurrenaren oroitzapena zela eta, eta kaleetako Erdi Aroko atrezzoaz baliatuz, horren ordez hiru egun iraun zuen Erdi Aroko azoka bat antolatu zen.

Ekitaldi horrek arrakasta handia lortu zuenez, bai joan zen jende-kopuruagatik bai komunikabideetan eta eskualdeko zerbitzu-sektorean (% 150eko okupazioa egon baitzen) izan zuen oihartzunagatik, jai hori Balmasedako urteko kultura-egutegian ezartzea erabaki zen.

Erakusketak, animazioa, umeentzako jarduerak, lanbide tailerrak, herri-antzazpenak, gaueko ikuskizunak… Programa osoa kontsulta hemen: folleto mercado medieval_2019

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche aquí para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies