Urdufolk Jaialdia

Abuztuaren 30tik 31ra. Urduñan
Abuztuaren azken asteburuan hartuko du Urduñak Urdufolk jaialdiaren 12. edizioa. Ostiralean eta larunbatean, egunez zein gauez, musikaz gozatzeko aukera paregabea eskainiko digu besteurte batez Urdufolk jaialdiak.

Abuztuaren 30ean, ohiturari jarraiki, El Trasno bandako gaiteroek inauguratuko dute aurtengo jaialdia kalejira batekin, arratsaldeko 19:30ean. Ondoren, 21:15ean, Foru Plazan kontzertuak hasiko dira. Aldapeko Basque Latin Jazz izango da oholtzara igoko den lehen taldea, bukatzean,Balkan Paradise Orchestraren txanda helduko da, ostiraleko jaialdiaren egitarauari bukaera emateko.

Larunbatean beste hainbeste, El Trasno gaiteroen ban​dak, 13:15ean eskainiko du kalejira Urduñako hirian zehar, eta 21:15ean hasiko dira Foru Plazako kontzertuak. Jaialdiko bigarren egunean, Hidra eta Os D´abaixo taldeen txanda izango da. 2024ko UrduFollk jaialdiari amaiera emango diete azken bi talde hauek.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche aquí para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies